Lau bertsolari lau pertsonaiaren istorioa hezur-mamituz

Maider Arregi 2020ko urriaren 10a

Bailarako bertsolariek azkenaldian ezin izan dute nahi beste plaza egin COVID-19aren ondorioz. Horregatik, Arrasateko gaztetxeko oholtza gainera gogotsu igo dira Ane Zuazubizkar, Haizea Arana, Oihana Arana eta Maider Arregi bertsolariak. Bakoitza pertsonaia baten barruan sartu eta bat-batekotasunaren magiaz, Maria Oses idazlearen fikziozko pertsonaiei bizia eman diote nork bere ukitu propioa erantsiz. Umorea eta jolasa lau emakume bertsolari iaioen eskutik. Martitzeneko Hemen Debagoiena saioan erreportajea ikusgai izango duzue.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak