Maite Iturbek EITBko zuzendaritza utzi, eta Andoni Aldekoa proposatu dute kargua hartzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 9a, 12:40

Egun Euskalduna Jauregiko zuzendaria denak hartuko du Maite Iturbe arrasatearraren lekua. Oraindik proposamena aurkeztu behar da Gobernu Kontseiluan, baina dagoeneko ados daude EAJ eta PSE-EE.

Lehendakaritzak atzo, eguena, iragarri zuen EAJ eta PSE-EEren adostasuna Aldekoa zuzendari berria izan dadin, eta hortaz, martitzenean egingo dute ofizial kargua, Jaurlaritzaren Gobernu Kotseiluan. Aldekoa kazetaria da, eta, besteak beste, Iñaki Azkunarekin batera Bilboko Alkatetzako zuzendari izandakoa da eta Iñigo Urkulluren Lehendakaritzako Komunikazio arduradun izandakoa.

Arrasatearrari dagokionez, zazpi urteko ibilbidearen ostean, Iturbek ez jarraitzea erabaki du. Karguan gorabeherak izan ditu, adibidez, 2015ean, lanpostuen murrizketak zirela-eta, Iturbek dimisioa emateko mozioa onartu zuen Legebiltzarrak, baina EITBko Administrazio Kontseiluak ez zuen aurrera egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak