Haizea Tornay Alemaniako txapelketa jokatzeko sailkatu da

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 9a, 09:49

Tornay Paul Saglierren kontra, abuztuko Saint-Antonin-Noble-Val txapelketan.

Pandemia dela-eta apirilean egitekoak ziren Land-etako torneoak bertan behera geratu ziren, eta hortaz, Alemaniako txapelketako ordezkariak zehaztu gabe. Dena den, arrasatearra aukeratua izan da urriaren 20an Willingenen hasiko den txapelketa jokatzeko.

Uztailean, Alemaniako Federazioaren erabakiz, Land bakoitzak bere ordezkariak aukeratzeko modua abiatu zuen herrialdeko txapelketa nagusira begira. Haizea Tornayren kasuan –18 urte baino gutxiago dituztenen kategorian– zuzenean aukeratu zuten, partidarik egin gabe. Hainbat arrazoi daude erabakiaren atzean; besteak beste, Hesseneko bigarrena da, Euskadiko Emakumezkoen Txapelketa Absolutoan laugarren izan zen eta Plovdiven (Bulgarian) ere emaitza onak lortu zituen.

Alemaniako 18 urtetik beherako 24 partehartzaile lehiatuko dira Willingenen. Tornay 11.a da ranking-ean, faborito nagusia Jana Schneider delarik. Dena den, Tornayren helburua "txapelketa ona" egitea da; izan ere, lorpen handitzat jo du 16 urterekin Alemaniako txapelketarako sailkatzea. Lehenengo partida urriaren 20an izango da, eta azkena, 25ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak