Udalak diruz lagundu du Santa Marinako plazaren eraberritzea

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 8a, 15:48

68.363 euroko dirulaguntza eman die jabekideen erkidegoei –bi-zilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du–. Obrei dagokienez, eraikinetako erdisotoan dauden garaje-loka-len estalkia konpondu dute eta inpermeabilizazio lanak ere egin dituzte. Erabilera publikoa du-ten eremu pribatuen zaintza sustatu gura dituela dio Udalak.

Udalak diru-laguntza lerro bat du Grupo Mentun burututako jarduketa motak egiteko. "Askotan, Santa Marinako auzotarren egindakoak bezalako jarduketak egitea planteatzen da, eta, horietan, beharrezkoa da lurgaineko erabilera publikoko zortasuna duten azpieraikitako orube pribatuetan dagoen urbanizazioa birjartzeko obra batzuk egitea, eta horien erantzukizuna orube horien jabeena baino ez da. Hala ere, Udalak laguntza lerro bat ireki du mota horretako lanak egiteko" zehaztu dute udal arduradunek. "Laguntza honen arrazoia da urbanizazioaren bizitza erabilgarria askoz handiagoa dela urbanizazioaren azpian dauden elementuena baino. Alderdi horren ondorioz, ondare publiko urbanizatuaren balio-galtzea erritmo ezberdinean burutzen da".

Dirulaguntza honen bitartez, Udalak helburu du "Arrasateko herritarren bizi kalitatea hobetzea, beharrezkoak eta kalitatezkoak diren azpiegiturak eskaintzea bermatuz, bai eremu publikoan, baina kasu honetan zehazki, erabilera publikoa duen eremu pribatuaren zaintza sustatuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak