'Malen Etxea. Zaintzaren esklabo' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, eguenean

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 12a, 16:16

Argazkia: Malen Etxea.

Kulturateko areto nagusian izango da Emakume Txokoak antolatutako saioa, 18:30ean hasita. Lanak Euskal Herrian zaintza lanetan dabiltzan emakume etorkinen "egoera krudela" azaleratzen du. Silvia Carrizo Malen Etxea elkartearen sortzaileak gidatuko du solasaldia.

Dokumentalean, lau emakume etorkinek zaintza lanetan jasandako zapalkuntzak salatzen dituzte. Bakoitzak beretik, gogoeta bat eragin nahi dio ikusleari galdera bat eginez. "Euskal Herriko atari bakoitzean dago zaintza lanetan esklabo diharduen emakume etorkin bat", azaldu dute.

15 minutuko film laburra Maitane Subijana Zendoiak zuzendu du eta Luz Agirre, Jessica Guzman eta Mina dira protagonistak –gaztelaniaz da–. Emakume Txokotik azaldu dutenez, prekarietateak emakume eta etorkin aurpegia du. "Egunez egunekoa den errealitate horrekin egiten dute lan Malen Etxean. Malen Etxea emakume etorkinen ahalduntzean ari da lanean, bereziki diskriminazioa, esplotazioa eta abusua pairatzen dituzten langileen promozioan. Lan eskubiderik eta eskubide politikorik ez duen gutxiengo baten kontura elikatzen den aurrerabide bat nahi dugu?", diote.

Halaber, zaintza lanen garrantzia "inoiz baino modu agerikoagoan" mahai gainean dagoen honetan, "ezinbesteko" hausnarketa da Malen Etxeako kideek egiten dutena, Emakumeen Txokoko arduradunen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak