Santurtziren borrero izaten jarraitu gura dute

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 9a, 12:00

MU, joan den astean, Easoren kontrako porrotean (62-71); 'Arri'-k minutuak banatzeko aprobetxatu zuen partidua.

Domekan, Zarautzen jokatuko dute MUk eta Santurtzik Euskal Kopako Lauko Finaleko kanporaketa partidua (16:30); talde bizkaitarra da gehien indartu dena, baina azken bi urteotan arrasatearrak gailendu dira torneo horretan.

Mondragon Unibertsitateak, Santurtzik, Easo Bodegas Mugak eta Ulacia Zarautzek jokatuko dute oraingo asteburuan EBA kategoriako Lauko Finala; torneoa Zarautzen jokatuko dute, domekan eta astelehenean. Kanporaketa faseari begiratuz gero, arrasatearrek aurreko bi urteotan Euskal Kopa irabazi izanagatik zuten faborito txartela galdu egin dute, zuri-moreak ez dira-eta fasera lider moduan sailkatu. "Presio gutxiago dugu horrela", dio Iñaki Ogara Arri-k. Izan ere, Santurtzi eta Easo dira bi partiduak irabazi dituztenak, eta kontuan izan behar da Zarautzek etxean jokatuko duela fase erabakigarria, baina MU ez da iazkoa baino talde makalagoa, inondik inora.

Santurtzi, kanporaketa zaila

Hala, asteleheneko norgehiagoka erabakigarrira iritsi aurretik, MUk Santurtziren kontra jokatu beharko du domekan (16:30), eta ikusteko dago Easoren eta Zarautzen artean nork egiten duen aurrera. Harmailetan 70 lagunendako tokia egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak