Kepa Arkauz: "Okerrena pentsatu nuen eskolan Guardia Zibilaren plaka ikusi nuenean"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 7a, 20:28

Baldintzapean aske geratu ostean, manifestazioaren amaieran heldu da Kepa Arkauz preso ohi arrasatearra Seber Altube plazara. Herrikideen aurrean hitz egiterakoan, "iraganeko testuinguru baten" kokatu du operazioa. Pasaportea entregatu beharko du astebete baino lehenago, astero sinatu beharko du epaitegian eta epaiketa baten zain geratu dira hiru atxilotuak.

Manifestazioaren amaieran Arkauzek GOIENAri adierazi dioenez, okerrena pentsatu zuen Gasteizen lanean ari zela Guardia Zibila bere bila zetorrela ikusterakoan: "Harridura eta sorpresa handiz jaso nuen atxiloketa agindua. Okerrena pentsatu nuen eskolan lanean ari nintzela Guardia Zibilaren plaka ikusi nuenean, txipa aldatu behar izan nuen. Miaketa luze joan zen hainbat orduz eta handik Oñatira eraman ninduten; Oñatitik Donostiara, Intxaurrondora, eta handik Madrilera".

Hirugarren egunaz jarraian egin duten kale agerraldiaren amaieran honako mezu hau zabaldu nahi izan du Arkauzek: "Eskerrik asko denoi azken egun hauetan niri eta familiari helarazitako babesagatik. Albiste pozgarria da Ekhiñe, Imanol eta hirurok Euskal Herrira bueltan egotea, baina argi geratu dadila baldintzapean gaudela aske, epaiketa baten zain. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Batzuk bakearen alde borrokan ari garen bitartean argi ikusten da beste batzuk bakea urrun dutela eta katramilatuta daudela Euskal Herriaren aurkako erasoetan. Kalean ikusiko gara... aurrera bolie!".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak