Lapurdi kalean mantenimendu eta hobekuntza lanak egin ditu Udalak

Ainhoa Arana 2020ko urr. 7a, 15:06

Labantzeko arriskua zegoela ikusi zuten bizilegunek eta Udalari kexa aurkeztu ondoren, tratamendu irristagaitz bat eman diote lurrari.

Irailaren 24ean hasi zituzten lanak eta atzo eman zituzten bukatutzat, lurrari bigarren produktu eskualdi bat eman ziotenean. Udalak esan duenez, Lapurdi kaleko lurra irristagaitza da orain eta oinezkoentzat askoz seguruagoa dela baieztatu dute. Victor Fuentes zinegotziak barkamena eskatu die herritarrei lanek sortutako eragozpenengatik, baina "esku-hartze "oso garrantzitsua" izan dela adierazi du. 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak