Atxilotuak askatzea aldarrikatzeko manifestazio jendetsua egin dute Arrasaten

Jone Olabarria 2020ko urr. 6a, 20:59

Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaioren atzoko atxiloketak salatzeko, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Arrasaten. Saretik jakinarazi dute atxilotuek abokatuarekin hitz egiteko aukera izan dutela gaur eta biharko egunean epailearen aurretik pasatzea aurreikusten dute. Biharko ere manifestazioa deitu dute, 19:30ean Sebero Altube plazatik hasita.

Konponbide garaia da lelopean eta "atxilotuak askatzeko" deia eginda herritar ugari gerturatu dira "presoei babesa helarazi" eta "konponbidea exigitzeko" Arrasateko kaleetan zehar egindako mobilizaziora. Manifestazioaren atarian Sareko kideek eta Arkauzen gertukoek azaldu dutenez atxilotuek abokatuarekin hitz egiteko aukera izan dute gaur eta biharko egunean zehar epailearen aurretik pasako direla aurreikusten dute. "Atxilotuak aske lagatzea" ez den beste erabakirik ez dutela onartuko azaldu dute Saretik eta biharko ere manifestazioa deitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak