Arkauzen senideek azaldu dutenez, Tres Cantoseko komandantzian dago arrasatearra, Madrilen, eta 16:00retan deklaratuko du hango Guardia Zibilen aurrean eta bihar, eguaztena, pasako da epailearen aurretik. "Momentuz ez dugu berri gehiago edukiko gaur arratsaldean abokatua eurekin egon arte", gaineratu dute senideek.