Udalak jakinarazi duenez, egun Arrasaten dauden 4.000 argi puntuetatik 2.600 LED dira. "Led luminariek energia aurreztea ekarri dute, gainerako bonbillen aldean kontsumoa % 88 txikiagoa da, eta beren bizitza luzeagoa dute –ohikoek baino hiru aldiz gehiago–. Gainera, argiztapenak hobera egin du".
Musakolako lanen aurrekontua 6.025,80 eurokoa da (BEZ barne).