Zozketan parte hartzeko, pauso sinple batzuk jarraitu behar dira: lehenik, erosketak Ibai Arteko dendaren batean egin, tiketari argazkia atera eta 688 73 41 49 zenbakiaren WhatsApp-era bidali. Argazkiarekin batera, honako informazioa helarazi behar zaio zenbaki horri: izen-abizenak eta zenbat sarrera lortu nahi diren.
Eskaeraren gehienezko kopurua bost pertsonakoa izango da. Urriaren 20a baino lehen bete beharko da prozesu hau. Gainera, bidaltzen diren tiket gehigarri bakoitzeko, zozketan zenbaki bat gehiagorekin parte hartzeko aukera egongo da.
Bestalde, erosleei adi egoteko deia luzatu die Ibai Artek. Izan ere, denda batzuek Gure Zirkura joateko zozketa propioa egingo dute.
Komertzio elkarteak aukera aprobetxatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Nabarmendu behar da ekimen hau Arrasateko Udalarekin elkarlanean arituz abiatu dutela.
Azkenik, Ibai-Arteko bazkide ez izan arren, elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi duenak aurrez aipatutako zenbakira, 688 73 41 49ra, deitu dezake.