"Hasiera batean, ez geneukan lehiaketa antolatzeko asmorik, pandemia dela eta. Hala ere, azken momentuan aurrera egitea erabaki genuen, eta hainbat berrikuntza egongo dira", azaldu du Anibal Carmona Artgazki elkarteko kideak. "Alberto Caballero lankidea dut eta bere semeak errakitismoa dauka, gaixotasun arraro bat. Hori dela eta, aurten elkarte horri laguntzea erabaki dugu. Aspanogiko kideekin hitz egin dugu eta haiek ere ondo ikusi dute erabakia. Gainera, asko eskertu digute orain arte haien alde egin dugun lana".
Dirua batzeko modua ere ezberdina izango da. Artgazkik 2 euro bideratuko ditu elkartera, aurkezten den argazki bakoitzeko, gehienez 750 eurora arteko ekarpena egin arte. Bestalde, Ibai-Artek ere kolaboratuko du aurten.
Lehiaketaren oinarriak hemen.