Maria Oses eta Ane Zuazubiskar arrasatearrak, Oihana Arana eta Haizea Arana eskoriatzarrak eta Maider Arregi oñatiarra igoko dira oholtza gainera. Maria bera izango da bertso saioko gidaria eta berak idatziko du saio osoa gidatuko duen trama. Bertsolari bakoitzak pertsonaia baten edo biren papera hartu dezake saioan zehar. Lau bertsolariek ibilbide luzea dute bertsolaritzaren munduan eta elkarren aurka ere aritu izan dira zenbait bertso saiotan. COVID-19 dela eta segurtasun neurriak betetzea beharrezkoa izango da eta sarrerak egunean bertan eros beharko dira, borondatera.