Hainbat zuzeneko hitzaldi eskainiko dituzte KZ gunean urrian

Eneko Azurmendi 2020ko irailaren 29a

Gaur hasi eta urriaren 29ra bitartean, askotariko gaiak landuko dituzte Youtubeko kanalaren bitartez, euskaraz zein gaztelaniaz. Ez da beharrezkoa izena ematea, eta sarrera librea izango dute saioek.

1. astea: Argazki mugikorreko aholkuak
– Irailak 29, 18:00 – 18:30. Euskaraz.
– Urriak 1, 18:00 – 18:30. Gaztelaniaz. 

2. astea: Bideokonferentziak egiteko aplikazioak
– Urriak 6, 11:00 – 11:30. Gaztelaniaz. 
– Urriak 8, 11:00 – 11:30. Euskaraz. 

3. astea: Windows Linuxen aurrean
– Urriak 13, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. 
– Urriak 15, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. 

4. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak
– Urriak 20, 11:00 – 11:30 / Gaztelaniaz. 
– Urriak 22, 11:00 – 11:30 / Euskaraz. 

5. astea: Cookie-ak, zalantza orokorrak
– Urriak 27, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. 
– Urriak 29, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak