Uarkapeko eskalada-murruak arazo ugari dituela salatu dute erabiltzaileek

Ainhoa Arana 2020ko ira. 28a, 17:14

Udal-zerbitzua "tamalgarria" dela aipatu dute. Irailaren 7az geroztik, inork ez ditu ez instalazioak ez materialak garbitu eta covid-19aren ondorioz, gehiago garbitu beharko luketela uste dute. 

"Koltxonetak apurtuta daude, euskarri asko solte daude, paretak oso zikin daude eta aire-erauzgailuak ez du funtzionatzen". Hauek dira, besteak beste, erabiltzaileek dituzten kexak. Egoitek enpresa arduratzen da instalazio honen mantenduaz eta Uarkape itxita egon denean, enpresa instalazioak garbitzeaz arduratu da, baina  gutxirako bailo izan du. Irailaren 7an zabaldu zituzten Uarkapeko instalazioak eta geroztik ez dute ezer garbitu. Pieza guztiak askatu eta garbitu zituzten baina ez dituzte 20 egun ere iraun, izan ere pieza asko solte daude berriz ere. 

Aire-erauzgailu berri baten beharraz ere mintzo izan dira erabiltzaileak. "Eskaladan magnesioa erabiltzen dugu eta honek giroa kondentsatzen du. Aire-erauzgailu berri bat behar dugu horretarako, bestela ezin da magnesio hori kanporatu".  Adin ugariko jendeak erabiltzen ditu eskaladarako instalazioak, asteburuetan familia ugari joaten baitira, baina Aretxabaletan eskalada-murrua eraiki zutenetik, erabiltzaile asko bertara joaten dira egoera askoz hobean dagoelako. "Duela urte batzuk eskalada-murrua autogestionatua zen eta askoz garbiago zegoen. Orain aldiz, udal zerbitzuengatik ordaindu behar dugu eta egoera okerragoan dago" 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak