Euskara ikasteko 114 beka eman ditu Arrasateko Udalak 2019-2020 ikasturtean

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 28a, 16:12

Dirulaguntza horietatik 77 izan dira helduentzat eta 37, berriz, haur eta nerabeentzat. 2020a bukatu bitartean, gainera, eskaera gehiago jasotzea aurreikusten du Udalak. 

Laguntza hauen helburua garbia da: "Arrasatearrei euskara ikasteak dakarkien gastuetan laguntzea". Hala, azken urteetan egindakoari jarraipena emango dio. Izan ere, Udalak jakinarazi duenez, 1989-1990ekoak dira euskara ikasteko beken espedienterik zaharrenak, "baina baliteke lehenago ere laguntza hauek eman izatea arrasatearrak euskaratze aldera".

Beka hauek jaso ahal izateko, baldintza batzuk bete behar dira: alde batetik, "ezinbestekoa" da Arrasaten erroldatuta egotea eta, laguntza lortzeko, gutxienez %85eko bertaratzea izan behar du ikasleak klaseetan –haurren kasuan, Arrasateko ikastetxeren batean ikasten aritu beharko dira–. Bestetik, 2020a bukatu aurretik egon beharko da amaituta ikastaroa, eta "autoikaskuntza programako ikasleek gutxienez 165 orduko modulua egin behar izango dute ikasturtean".

Baldintza sozioekonomiko gehiago ere badaude. Beraz, informazio gehiago lortzeko, Arrasateko Udalera deitu, 943 25 20 00 zenbakira edo BAZera gerturatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak