Astebete barru ekingo dio Ointxe!-k Saski Eskolari

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 28a, 13:05

Argazkia: Ointxe!

2009an, 2010ean, 2011n, eta 2012an jaiotako neska-mutilek urriaren 5ean hasiko dituzte entrenamenduak, 16:45ean, Musakola kiroldegian. Halaber, izena emateko aukera ere egongo da, eta kide berriei bertaratzeko deia egin die klubak. "Joan zaitezke entrenamendura, eta han bertan formalizatuko dugu izen-ematea".

Bestalde, hainbat gomendio luzatu gura izan ditu Ointxe!-k lehen egun horretarako:

  • Musakolaren instalaziotik kanpo 5 minutu lehenago egotea gomendatzen da, pertsonen artean elkartu gabe eta sarreran tapoia egitea saihestuta.
  • Ointxeko hainbat arduradun egongo dira sarrera-zerrendarekin, banan-banan pasatu datuak hartu eta sarrera baimentzeko. Arduradun baten baimenik gabe ezingo da instalaziora sartu.
  • Sarreran, haur bakoitzari tenperatura hartuko diogu, eskuak desinfektatuko ditugu eta zapatilak aldatuko ditugu kantxan sartu aurretik.
  • Ezingo dugu maskara kendu entrenamendua hasi arte.
  • Jokalari bakoitzak bere ur-botila ekarri behar du, bai eta eskuoihala ere, izerdia lehortzeko, beharrezkoa bada. Ezingo da inolaz ere partekatu.
  • Instalaziotik modu mailakatuan aterako da.
  • Norbait berandu iristen bada ez kezkatzeko, lehenengo egunean guardiako arduradun bat egongo da sarreran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak