Urriaren 7an hasiko ditu entrenamenduak Arrasate Atletiko Taldeak

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 28a, 11:07

Argazkia: Arrasate Atletiko Taldea.

Eguaztenetan eta egubakoitzetan izango dira saioak, 18:00etatik 19:00etara, benjamin, kimu eta infantil kategorietan. Kadete eta gazte mailetan, desberdinak izango dira entrenamenduak. Izena emateko epea zabalik dago, taldearen webgunean.

Benjamin mailako entrenamenduetan –2013 eta 2012 urteetan jaiotakoak–, korrika egiten ikasteaz gain, koordinazioa, lasterteka laburra, jauziak eta jolasak ere egingo dituzte, besteak beste.

Kimu mailan –2011 eta 2010 urteetan jaiotakoak–, koordinazio ariketak, lasterketa laburrak, askotariko saltoak, jaurtiketak eta sokara igoerak landuko dituzte ikasleek.

Infantil mailako atleten kasuan –2009 eta 2008–, aldiz, era askotako lasterketak, jauziak, heziak, jaurtiketak eta pertika-jauzia landuko dituzte, besteak beste.

Kadete eta gazte mailei dagokionez –2007-2004 artean jaiotakoak–, bakoitzaren ezaugarriak eta egun libreak kontuan izanik, entrenamendu zehatzak prestatuko ditu Arrasate Atletiko Taldeak.

Izen-ematea zabalik

Ate guztiak irekita dituztela azaldu dute, eta interesa duten herritar guztiei Mojategira hurbiltzeko gonbitea egin diete, atletismoa gertutik ezagutzeko. Informazio gehiagorako, 619 45 96 65 telefonora deitu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak