'Dobletea' egin du Carrascalek Espainiako txapelketan

Xabi Urzelai 2020ko irailaren 27a

Modu ezin hobean amaitu du Eneko Carrascalek atletismo denboraldia, arrasatearrak bi domina ekarri ditu eta Sevillatik, Espainiako 23 urtez azpiko txapelketatik. Zapatuan zillarra jantzi zuen salto hirukoitzean, baina domekako luzera saltorako azken kartutxoa gordeta zeukan. 

Izan ere, zapatuan marka pertsonala egitea ez zen nahikoa izan urrea irabazteko (15,51), Ramon Adaliak erraz gainditu zuen eta 16 metrotako marka. Arrasatekoak, baina, oraindik azken hitza esateko zeukan, eta gaur, domeka, egin du hori, luzera saltoan. Hor ere marka pertsonala egin du Realeko atletak, hain zuzen, 7,68 metrotako saltoa egin du eta 20 zentimetro baino gehiagoko aldea atera dio bigarren sailkatu Xavier Barrubesi. Hala, Carrascalek oso zaila den hori egitea lortu du, estatu mailako txapelketa batean bi domina irabazita etxera itzultzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak