Gudari Egun jendetsua ospatu dute Arrasaten

Julen Iriondo 2020ko ira. 27a, 19:58

Memoria ibilaldia egin dute eguerdian, eta manifestazioa eta ekitaldia, berriz, arratsaldean. Antolatzaileak gustura geratu dira jendeak deialdiari emandako erantzunarekin.

100 lagun bildu dira eguerdiko ibilaldian. Hainbat geldialdi egin dituzte, tokian-tokian gertatutako "erailketen gaineko azalpenak" entzuteko.

Arratsaldean, berriz, manifestazio jendetsua egin dute, eta ekitaldia, ondoren, Monterronen. Txalapartarekin hasi, eta musika gehiago, dantza eta lore eskaintza izan ditu ekitaldiak.

Horrez gain, idatzi bat ere irakurri dute, hainbat ideia azpimarratuz: "Inoiz baino beharrezkoagoa" dela "gure buruaren jabe" bilakatzea; zenbaitek "bizirauteko hautua" egin zutelako dagoela Euskal Herria "bizirik herri gisa"; munduan eman diren "aurrerapen oro borroka askatzaileen ondorio" direla; errelatoaren lehiarekin "politika eraldatzailearen aukera" kriminalizatu nahi dela, "haustura demokratikoen aukera"; beste batzuk "biziraupenaren erronkaz arduratu zirelako" dagoela "gure aurrean bizitza duinaren lehia".

"Haiekiko daukagun zorra berebizikoa da. Herriari arnasa eman zioten. Haien
izenak betiko izango dira gureak, herriarenak", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak