Ertzaintzak adierazi duenez, azken egunetako euri-zaparradek errepidean geratzen diren gasolio eta koipeak jaso dituzte, eta errepideak irristakor daude. 10:15 aldera, Arrasateko zeharbidean, auto batek irrist egin eta bazterraren kontra jo du. Minutu gutxi barru, beste batek modu berean izan du istripua. Zirkulazioa ez dago etenda, eta dagoeneko garabia lanean ari da. Ertzaintza errepidearen egoera ikertzen ari da.