Komunitate sare baten oinarriak jartzen ari dira egunotan zenbait herritar. Helburua mundu espirituala deskubritu eta praktikatzeko ate bat zabaltzea da, jendeak ikusteko jarrera eta bizimodu hori zertan datzan.
Ideia hauek gauzatzeko lokal bila ari dira antolatzaileak, eta izena ematen duten bazkideen arabera aukeratuko dute txoko zabal bat edo gehiago. Momentuz, 20 pertsonak erakutsi dute interesa.
"Hasiberri eta adituentzat, denentzat" tokia egitea da asmoa. Askotariko terapiak burutu nahi dira bertan: yoga, biodantza, aromaterapia, hinduismo zein budismoko praktikak... Elkarteak ez du irabazi asmorik edukiko; ekintzek prezio mugatua izango dute, beraz. Gehiago jakin nahi duenak telefono honetara dei egin dezake: 617 24 29 95.