Debagoieneko Ezker Anitzak mila musuko eman dizkio Arrasateko Elikagai Bankuari

Karmele Uribesalgo 2020ko ira. 24a, 15:44

Ezker Anitzako ordezkariak ekarpena egiten, gaur goizean, Arrasateko Elikagai Bankuan

Txinako Alderdi Komunistak Euskadiko Alderdi Komunistari (PCE/EPK) bidalitako 3.000 maskaren kirurgikoen herena jasoko du Arrasateko Elikagai Bankuak. Beste mila Irungo Harrera Sarearentzat izango dira eta gainerakoak Nafarroako ekimen sozial batentzat.

PCE/EPK-k eskerrak eman nahi dizkio Txinako Alderdi Komunistari "ekarpen solidario" horregatik. Ohar batean azaldu dutenez, Txinak hamar herrialde baino gehiagori eskaini dizkio laguntza medikua, espezialisten taldeak, maskarak eta bestelako ekipamenduak.

"Euren gobernuak hartutako neurriei esker, amesgaiztoaren amaierara iristen ari dira", erantsi dute. Horrez gain, nabarmendu dute gisa horretako keinu solidarioek agerian jartzen dutela "sozialismoaren sentimendu internazionalista".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak