Hiru pieza garaikidez osatutako dantza emanaldia ikusgai Amaia Antzokian

Hasier Larrea 2020ko irailaren 23a

Dantzaz konpainiako dantzariak oholtza gainean.

Oreretako Dantzaz konpainiak "#56" izeneko emanaldia eskainiko du zapatu honetan, hilak 26, 19:30eatik aurrera.

Arrasateko Udalarekin eta zenbait eskolekin elkarlanean aritutako konpainia honek makina bat ekoizpen landu ditu dagoeneko, 56 guztira, eta zenbaki horrekin izendatu du larunbat honetan aurkeztuko duen obra.

Adriana Pousen zuzendaritzapean, Sade Mamedova, Vita Osojnik eta Martin Harriague koreografoen lanak interpretatuko dituzte dantzariek, Dantzaz konpainiak mundu mailan hitzartuta dituen akordioei esker.

Egungo gizarteko gaiak ardatz hartzen dituzte Thirty, Hombre  Masa eta Walls izeneko piezok:  "lehen piezak errefuxiatuen aferari egiten dio keinu, bigarrenak indibiduo eta taldeen arteko harremanari eta hirugarrenak munduko harresiek ezartzen dituzten oztopoei", azaldu du Fernando Sainz de Ugarte konpainiako zuzendari nagusiak.

Garaikide hitzak "beldur apur bat" ematen duen arren, aurreiritziak uxatu eta espektakuluaz gozatzeko gonbidapena luzatu du Fernando Sainz de Ugartek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak