Aurten ez dute Maritxu Kajoi jairik egingo, 1977tik lehenengoz

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 22a, 17:22

Maritxu Kajoi komisiñuak jakinarazi duenez, aurten ez dute urriko lehen egubakoitzeko jaia ospatuko, ezta haren bueltako inongo ekintzarik egin ere, egoerak hala bultzatuta. "Aurten ez da eskapulario, kartel edo egitaraurik egongo, ezta urtero antolatu izan ditugun ekitaldi eta ekintzarik ere", azaldu dute.

"1977ttik lelengo aldiz, urriko lelengo eguakotxien ez da ospakizunik egongo Arrasaten eta herrittar, eragile zein kuadrilei, egun horretan arduraz eta erantzunkizunez jokaketako eskatu gura dutzeu. Traje ta soineko dotoriek armaixuan isteko eguna izengo da aurtengua, zoritxarrez. Hori hola bada be, osasun eta baldintza sozialak beteten dien momentuen jaixa antolaketako konpromisua hartzen doula be adieraztia gureko geuke", azaldu du komisiñuak ohar bidez.

Modu horretan, zera gaineratu du: "Hurrengo Maritxu Kajoi lagun artien eta batera ospatzia bakunaik biheko ez dauen miraririk haundixena izengo da".

Txosnagunerik ere ez

Arrasateko Txosna Batzordeak ere jakinarazi du ez dela txosnagunerik egongo, ezta bestelako ekintzarik ere. "Dena dela, aurreraxeago, egoerak hobera egiten duenean, Txosna Batzordean parte hartzen dugun herri mugimenduok badugu asmoa, nahiz eta oraingoz ezin dugun datarik aurreratu, txosnagunearen eremuan jaialdi bat antolatzeko, bai Herri Mugimenduak bere ekimenetarako diru iturria berreskuratu dezan, bai jaialdi herrikoi bat antolatzeko ere, pandemiak utzi digun zapore mingotsa kentzen laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak