Besaide Oroimen Eguna ospatu dute asteburuan

Hasier Larrea 2020ko irailaren 22a

Joxe Zabalaren irudia.

Mendian zendu diren euskaldunen omenezko Besaide Eguna normaltasunez ospatu zuten mendizaleek urtero legez, iraileko hirugarren domekan. 

1955etik egiten den ekitaldiaren testigu izan da beste behin Besaideko tontorra, beharrezko segurtasun neurriak hartuta aurtengoan. Mendizaleak alde batetik igo eta bestetik jaitsi ziren pasa den domeka goizeko mendi bueltan. 

Omenaldi xumea egin zaie beste behin istripuz hil diren mendizaleei: bertsolari, txalapartari, aurresku dantzari, biolontxelo eta biolin joleek  emanaldia eskaintzearekin bat kokatu dute lore sorta parte hartzaileek Besaideko gurutzearen alboan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak