Lehenik eta behin, lore eskaintza egingo dute eta ondoren, Emakumeon Memoria 1937: Intxortatik Artxandara liburua aurkeztuko du Aiert Zubikarai gidoilari eta komikigileak.
Bestalde, segurtasun neurri guztiak betetzeko, aulkiak jarriko dituzte. Eguraldi txarra egin ezkero, berriz, liburuaren aurkezpena Kulturaten egingo dute. Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatu du ekintza, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.