Saltzaile zein erosle, herritarrak "pozik" agertu dira Baserritarren azokak emandakoarekin

Jone Olabarria 2020ko ira. 19a, 16:26

Pandemiaren eraginez hiru hilabetetan ez zuten Seber Altube plazan Baserritarren Azokarik egin, eta saltzaileak eta erosleak "gogoz" itzuli ziren ekainean berriz ere azokara. Gaurkoan egin dute uda osteko lehena eta bai herritarrak, bai saltzaileak "pozik" itzuli dira, udako produkturik onenekin.  

Hamasei posturekin egin dute gaur hileroko baserritarren azoka Seber Altube plazan. Toki eta Garapen saileko eta Ingurumen saileko teknikari den Nerea Lazpiurrek azaldu duenez, "segurtasun neurri guztiak beteta" egin duten azokan "gustora" ibili dira gaur erosle eta saltzaileak: "Herritar ugari gerturatu da gaurkoa Seben Altubera, udako produktuen bila etorri dira batez ere, tomatea, piperrak,.."

Neurriak bete ahal izateko ekainaz geroztik espazioa handitu behar izan dutela ere azaldu du: "Lehengo postu kopuru bera mantendu dugu, 16-18 inguru, baina orain alde bakarrean soilik muntatzen dira postuak, segurtasun distantzia handituz". Hainbat herritan azokak bertan behera geratu direnez arrasatearrak "eskertuta" agertu direla zehaztu du:"Ekoizle asko azoketan saltzetik bizi dira eta herri askotan ezin dute orain produkturik salsu. Gauza bera gertatzen da erosleekin, orain ez dute baserriko hainbeste produktu erosteko aukera eta oso positiboki baloratu dute Arrasaten azoka mantentzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak