Sutea izan da Arrasateko Kontzezino kaleko garaje batean

Jone Olabarria 2020ko ira. 19a, 11:07

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera bertaratu dira Udaltzain eta Ertzainen hainbat patruila. Garaje komunitario batean zeuden bizikletak izan dira su hartu dutenak eta azaldu dutenez, sutea nahita eragindakoa izan daitekeela uste dute.

Kontzezio kaleko garaje komunitario batean gertatu da, bertan zeuden bizikleta batzuek su hartu ostea. Ertzaintza eta udaltzaingoa goizaldeko bostak aldera gerturatu da bertara, eta hasiera batean su-itzalgailuekin sua itzaltzen aritu diren arren, suhiltzaileak ere bertaratu behar izan dira.

Ertzaintzatik azaldu dutenez, ez da zauriturik egon eta suteak ez du eraginik izan gainerako garajeetan. Sutearen ezaugarriei erreparatuta, nahita eragindakoa izan daitekeela uste dute Ertzaintzatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak