Valladolidera gerturatuko dute Josu Arkauz euskal preso arrasatearra

Txomin Madina Milikua 2020ko ira. 18a, 21:37

Josu Arkauz

Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak bost euskal preso gerturatzeko erabakia jakinarazi du, eta horietako bat da arrasatearra. Egun Murtzian dago espetxeratuta.

1991az geroztik kartzelan dagoen Josu Arkauz euskal preso arrasatearra Murtziako espetxetik Valladolidera gerturatuko dute, Barne Ministerioaren baitan dagoen Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak jakinarazi duenez.

Arkauzen senide eta ingurukoei baina, oraindik ez diete ezer ere esan eta ez dakite leku-aldatzea noiz gauzatuko den. Gaineratu dute, era berean, euskal preso arrasatearraren moduluan konfinatuta daudela koronabirus kasu bat tarteko.

Hiru laurdenak beteta

Frantzian atxilotu zuten Josu Arkauz orain 29 urte, eta han sei urtez preso egon ostean, 1997an Espainiaratu zuten. 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta ondorioz, 2015ean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Juan Carlos Herrador, Lierni Armendariz, Unai Fano eta Gorka Loran euskal presoak gerturatuko dituztela ere jakinarazi dute Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak