Donostiako Zinemaldiak, beste behin, tokiko moda jasangarriaren aldeko apustua egin du. Deialdira 35 enpresa aurkeztu ziren, eta horietatik 21 izango dira euren jantziak erakutsiko dituztenak. Honako hauek: Aldabaldetreku (Donostia), Amaia Albes (Arrasate), Ammiu Costura Creativa (Donostia), Bámbola (Errenteria), Cosi 2 Atelier, Eli-Two (Donostia), Eder Aurre (Portugalete), Fanny Alonso (Andoain), Joyería Munoa (Donostia), Lasai Wear (Donostia), Laza Clothing (Donostia), Leire Santillán (Urretxu), Loreak Mendian (Donostia), Maialen Campaña (Donostia), Manuela va de fiesta (Donostia), Matsu Studio (Iruñea), Minimil (Donostia), Soia, Sophie et Voilà (Bilbo), Torrubia & Torrubia (Donostia), Haizea Arranz eta Ural.
Madrilen eta Donostian egindako jantzi-proben ondoren, galen estilo-lanen ardura duen enpresak jantzien eta osagarrien hautaketa amaitzen ari da.