Irati taberna itxi dute, langile batek positibo eman ostean

Maialen Santos 2020ko irailaren 14a

Irati tabernak ere ateak itxi ditu gaur arratsaldean, langile batek positibo eman duela jakin ostean. 

Gaur jakinarazi dute egun batzuetarako taberna itxiko dutela. "Langile batek positibo eman duela jakinarazi digute, eta taberna ixteko erabakia hartu dugu", azaldu diote GOIENAri. Orain PCR probak egingo dizkiete langile guztiei, eta baita haien gertukoei, eta kasuak argitzen joan arte taberna itxita egongo da. Hain zuzen, bihar hasiko dira probak egiten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak