Irailaren 21etik 26ra eman ahal izango da izena literatura solasaldietan

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 14a, 16:07

Arrasateko Udal Bibliotekak prest dauka 2020-2021 ikasturterako literatura solasaldi eta tailerren eskaintza. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, guztiak doan. Webgunean edo bibliotekan bertan eman beharko da izena. Euskarazko lehen saioa urriaren 29an izango da.

Alex Gurrutxagak gidatuko ditu euskarazko solasaldiak, 18:30etik 20:30era, eguenetan. Hauek dira lehenengo hiruak:

  • Urriak 29, osteguna: ‘Etxeak eta hilobiak’, Bernardo Atxaga.
  • Azaroak 26, osteguna: ‘Aitaren etxea’, Karmele Jaio.
  • Abenduak 17, osteguna: ‘Beduino bat Karibe aldean’, Ali Salem Iselmu.

Gaztelaniazko solasaldiak, berriz, Juan Ibarrondo izango da koordinatzailea. Euskarazkoen ordutegi bera edukiko dute gaztelaniazkoek, baina eguaztenetan egingo dituzte:

  • Urriak 21, asteazkena: ‘El descubrimiento de la lentitud’, Sten Nadolny.
  • Azaroak 18, asteazkena: ‘El camino cruel’, Ella Maillart.
  • Abenduak 16, asteazkena: ‘El cielo protector’, Paul Bowles.

Azkenik, Olwen Mears izango da ingelesezko saioak gidatuko dituena –18:30etik 20:30era hauek ere–:

  • Urriak 27, asteartea: 'Wide Sargasso sea', Jean Rhys
  • Abenduak 15, asteartea: 'Olive Kitteridge' (TV series)

2021eko saioen inguruko informazioa aurrerago zehaztuko dutela jakinarazi du bibliotekak.

Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra, Saroa Bikandirekin

Ipuinak kontatzeko oinarrizko ezagutzak landuko dituen tailerra ere eskainiko dute, "edonor kontatzen has dadin".  Hala, 0 eta 7 urte bitarteko haurren guraso, hezitzaile edota bitartekariei zuzenduta, urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean (zapatuak), 10:00etatik 13:00etara izango dira saioak

Beste bi talde

Horiez gain, Club de Lectura Fácil taldea ere sortu dute aurten. Gaztelaniaz izango da eta irakurtzeko erraztasunik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Bestalde, ahozko ingelesa landu nahi dutenentzat, mintzapraktika taldeak antolatu dituzte, hiztun sortzez ingelesak diren herritarrek gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak