Bilera egingo dute eguaztenean LEKen hezitzaile izan nahi dutenekin

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 14a, 12:29

Eskola kirolerako hezitzaile bila ari dira, eta lan-eskaintzaren inguruko informazioa emateko bilera egingo dute eguaztenean, hilak 16, Arrasateko Kulturarteko areto nagusian, 17:00etan. Ordubete iraungo du batzarrak eta beharrezkoa izango da asistentzia konfirmatzea.

Leintz Eskola Kirolean lan egitea nahi dutenekin bilera egingo dute, horrela, lan poltsa osatzeko. Profilari dagokionez, 18 urtetik gorakoa izatea, heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak izatea –edo ikasten egotea–, entrenatzaile edo begirale titulua izatea eta EGA edo baliokidea izatea hartuko da kontuan.

Bileran, LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzaile lanpostuaren gaineko irizpideak eta baldintzak azalduko dituzte. Bukatzeko, haiek emandako Curriculum orriak bete beharko dituzte bertaratutakoek.

Bilerara joateko lek@athlon.eus helbidera mezua bidali beharko da bertaratzea konfirmatzeko. Bestetik, joan ezin direnei Curriculuma postaz bidaltzeko eskatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak