Maialen Axpek, berriz, ez du gainditu 4,07 metroko langa, eta bosgarren geratu da. Pertika jauziarekin jarraituz, gaizki aritu zen zapatuan Istar Dapena, seigarren postuan amaitu du-eta.

Jauzi hirukoitzari dagokionez, Arrasateko bi ordezkariak podiumetik kanpo geratu dira: Eneko Carrascalek laugarren egin zuen zapatuan 15,90 metroko jauzia egin ostean, eta Iñigo Uribarren bederatzigarren geratu zen, 14,68 metroko markarekin.