Espainiako Txapelketara, aurreko postuetan daudela

Xabier Urtzelai 2020ko ira. 11a, 18:00
Carrascalek eta Uribarrenek salto hirukoitzean jardungo dute.

COVID-19ak buruhauste galantak sortu ditu atleten egutegian, eta urteko prestakuntzan, eta, hala ere, atleta arrasatearrak euren bertsiorik onena erakusten ari dira. Asteburuan Espainiako Txapelketa absolutua izango dute Madrilen, eta dominak irabazteko aukerak dituzte. 

Berez denboraldiaurrean murgilduta egon beharko lukete atletek, uda sasoiko aire libreko denboraldia amaituta, txapelketa nagusiak jokatuta, eta poliki-poliki pista estaliko denboraldirako prestatzen. Baina ez, orain ari dira urteko hitzordu nagusiak jokatzen.

Joan den asteburuan jokatu dute, Vallehermoson (Madrid), Iberdrola Kopa –Espainiako Kluben Arteko Kopa–, eta pertikarekin Malen Ruiz de Azua (4,40) eta Istar Dapena (5,40) euren marka pertsonalen bueltan egon dira. Hala, bigarren sailkatu ziren biak. Beste horrenbeste egin zuen Eneko Carrascalek salto hirukoitzean, zilarra jantzi zuen (15,44), eta Iñigo Uribarrenek 4x100ekoan hartu zuen esku, Realarekin, zazpigarren sailkatuta. Hala, asteburuan Madrilen izango dira denak, Espainiako Txapelketa absolutuan.

Bestalde, Maialen Axpek joan den astean molestia batzuk tarteko atseden hartu zuen, baina asmoa du asteburuan Madrilen lehiatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak