Gaur hasi dituzte ate irekiak Musakolako Kiroldegian eta Uarkapen

Xabi Gorostidi 2020ko irailaren 10a

Irailaren 10, 11, 14 eta 15ean, herritarrek aukera izango dute eskaintzen diren ikastaroak dohainik probatu ahal izateko: spining, yoga, pilates, hipopresiboak, k- strech, aquagym, body balance, body pump, spining pump edo boxing strong, besteak beste. Ikastaroak probatzeko izen ematea egin behar da Musakolako harreran edo telefonoz, 943 25 20 30 zenbakian.

Bestalde, 2020-2021 ikasturteko ikastaroetan izen ematea zabalik dago. Aurtengoan bi ikastaro berri eskainiko dira:

  • Spinning punp: Bi egunetako saio konbinatua. Egun batean spining saio kardiobaskularra egingo da eta hurrengoan body pump teknifikazio saioa.
  • Boxing strong: Kaloriak erretzeko saioak besoak, hankak, abdominalak eta gluteoak tonifikatzen diren bitartean. Ikastaro honetan kickboxing mugimenduak, burpeak, jauziak, squats eta burpeak egiten dira besteak beste

Horrez gain, K-Strech eskaintza zabaldu da Musakola kiroldegira. Aurten K-strech Uarkape eta Musakolan eskainiko da eta hainbat ordutegi izango dira aukeratzeko.

Egungo egoerak eraginda, ikastaroak eskaintzean osasun segurtasuna bermatzeko helburuarekin neurri desberdinak hartu dira: aretoen berrantolaketa, edukieren murrizketa, material higieniko erabilgarri… Ikastaroen egutegia eta informazio zehatza www.arrasate.eus-en aurki daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak