Sasoiko barazki eta frutak erosteko aukera izango da zapatuan, eta baita sekula falta ez diren baserriko produktuak eskuratzeko ere: gazta, ogia, eztia…
Dena den, jakina den moduan, indarrean dauden segurtasun-arauak errespetatu beharko dira: maskarak jantzi eta distantziak bermatzea nahitaezkoa izango da. Halere, hori ez da traba izango baserritarrengana gerturatu eta sasoiko produktuen inguruan galdetu eta horiek erosteko.