Merkataritza Berdearen astea Arrasaten

Ainhoa Arana 2020ko ira. 9a, 15:01

Artxiboko irudia

Irailaren 10etik 19ra bitartean eta "Ba al dago herrian erostea baino berdeagorik?" lelopean, Arrasateko Txartelarekin erosketak ordaintzen dituzten herritarren artean 10 euroko erosketa-txartel ugari zozketatuko dira. 10 euroko erosketa-hobaria Arrasate Txartelean sartuko da eta sariak ausaz aterako dira ticketean. 

Horrez gain, irailaren 18an arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 3 tailer egingo dira adin desberdinetako haurrentzat (0 urtetik aurrera) Txatxilipurdirekin; 0-4 gunea, jolas erraldoiak eta  kaleak apainduz tailerrak. Eguraldia alde izanez gero Maiatzaren 1a Plazan elkartuko dira, bestela Biteri Plazan bilduko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak