Ruiz de Azua eta Dapena euren marka onenen bueltan dira

Xabier Urtzelai 2020ko ira. 7a, 09:52

Asteburuan jokatu dute Vallehermoson (Madrid) Iberdrola Kopa –Espainiako Kluben Arteko Kopa– eta Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena euren marka pertsonalen bueltan egon dira, eta horri esker podiumera igotzea lortu dute. Bigarren izan dira biak ala biak. Irudietan, euren saltoak.

Covid-19ak buruhauste galantak sortu ditu atleten egutegian, eta urteko prestakuntzan, eta hala ere atleta arrasatearrak euren bertsiorik onena erakusten ari dira. Berez aurredenboraldian murgilduta egon beharko lirateke, uda sasoiko aire libreko denboraldia amaituta, txapelketa nagusiak jokatuta, eta poliki-poliki pista estaliko denboraldirako prestatzen. Baina ez, orain ari dira urteko hitzordu nagusiak jokatzen –Euskadiko Txapeldun izan ziren joan den astean– eta asteburuan Madrilen izan dira, beroari aurre egiten. 

Hala, emakumezkoetan Playas Castellón taldeko Romana Malacova atleta txekiarrak irabazi zuen urrea (4,40), eta gertu izan zuen Malen Ruiz de Azua, arrasatearrak 4,35eko saltoa egin zuen eta, aire libreko marka pertsonala berdinduz, "Lasterkaldi motzarekin egindako saltoa izan da, benetan ikusgarria izan da", adierazi du Jonathan Perez entrenatzaileak.

Eta gizonezkoetan Istar Dapenak ere maila ederra erakutsi zuen. Joan den astean Anoetako Euskadiko Txapelketan bost metroko saltoa egin bazuen, Vallehermoson 5,40ko markaraino iritsi zen, bigarren sailkatuta. Eta hor, saio oso-oso berdinduan, txapelketa irabazi zuen Iruñea taldeko Adrian Vallesek marka berbera egin zuen (5,40).

Oraingo asteburuan, ostera ere Madrilera

Oraingo asteburuan atletek beste hitzordu garrantzitsu bat izango dute, Espainiako Txapelketa absolutua. Zapatuan gizonezkoen txanda izango da, eta domekan emakumezkoena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak