XII. Kulturate Akustikoak egitarauaren baitan, jazz, pop eta funk doinuak eskaini dituzte Aran Saiz Trio taldeko musikariek. Oinarrian, Bidean izeneko diskoko kantuak eskaini dituzte; kantuen amaieran, pianoaren, bateriaren, edo baxuaren inprobisazioaz amaituz.
Erraz entzuteko kantuak, melodia erakargarriak, eta maila handia izan dira Kulturaten entzun, gozatu eta sumatu ahal izan dena. Oinarrian jazz estiloko kantuak uztartu dituzten arren, klasikoarekin eta poparekin nahastutako piezekin zuzeneko bikaina eskaini dute.