Monterron gauez ixteko erabakia hartu du Udalak

Xabi Gorostidi 2020ko ira. 4a, 13:26

Konfinamendu hasieran, Monterron ixtea erabaki zeneko argazkia.

Udaltzaingoaren arabera, udan nabarmen igo dira Monterron parkearen inguruan egindako esku-hartzeak. 21 izan dira guztira: zaratak, kexak, maskararik gabeko pertsonak, botila festak... Iaz, adibidez, esku-hartze bakarra egin zuten uda osoan; eta, atzo, egun bakarrean, aldiz, hamaika. 22:30ean itxiko dituzte ateak, 06:30eak arte. 

"Azken bi asteetan Udaltzaingoak 49 isun jarri dituzte osasun neurriak ez betetzeagatik, horietatik % 50 Monterron parkean izan direlarik. Gogorarazi nahi dugu, Euskadi berriz ere alarma egoeran sartu zenetik, abuztuaren 17an, udaltzaingoak salaketa proposamenak Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailera bidali behar dituela; izan ere, Segurtasun Saila baita alarma egoeran isunak ezartzen dituen organoa. Atzo gauean, irailak 3, beste esku-hartze bat egin zuten eta hamaika isun jarri. Baina, ikusirik esku-hartzeak eta isunak egon arren bilera sozialek eta botiloiaren praktikak jarraitu egiten dutela, Monterron parkea ixtea erabaki dugu, neurri gehigarri bezala. Era berean, Udaltzaingoaren zaintza-lanak areagotuko dira inguruan" azaldu dute Udaletik, prentsa ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak