Belarrak erretzen ari zirela, sua hedatu da Uribarrin

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 3a, 18:09

Uribarri auzoan belarrak erretzen ari zirela 17:30 bueltan, sua hedatzen hasi da. Ondorioz, suhiltzaileek komentua hustu behar izan dute lehenengo eta ondoren, inguruko etxebizitza bat ere bai Ertzaintzaren esanetan. Inguruan gas tangak daude eta herritarrak babestearen alde egin dute badaezpadako neurria hartuta. 19:30ak inguruan kontrolatuta zuten sutea suhiltzaileek.

Era berean, Udala auzora doan errepidea moztu egin dute eta auzotarrak handik aldendu. Ertzaintzak ziurtatu duenez, ez da zauriturik izan. Ikusmina eragin du suteak ke handia sortu duelako. 19:30ak inguruan kontrolpean zuten sutea suhiltzaileek eta bizilagunei etxera itzultzeko baimena eman diete; Udalarako bidea ere zabaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak