'Eskola Plazara' eguna bertan behera

Ainhoa Arana 2020ko irailaren 3a

Azken urteetan ekitaldi berezia bihurtu bada ere, herritarrak elkartarazi daitezkeela diote eta aurten ez dute ospakizunik egingo. 

Herrian Trikitixa Eskola dagoela erakusteaz gain, herritarrengana hurbiltzeko ekitaldia ere dela diote baina "momentu hobeak" heldu bitartean eskolan izango dira, trikitia zein panderoa astintzen. Matrikula epea zabalik dago eta arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idaztearekin nahikoa da. Mezu horretan ikaslearen izen-abizenak, adina eta ikasi nahi duen instrumentua jarri beharko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak