"Pandemia dela eta, Eskolako Talde instrumental gehienek, Balletak eta Taller Musikalak ezin izan zituzten haien ekintzak burutu, baina irailaren 7tik aurrera normaltasun egoerara bueltatuko gara, segurtasun neurri guztiak hartuta", adierazi du Edorta Aiastuik, ekintza arduradunak.
Matrikulazio epea zabalik
Bestalde, irailean Arrasate Musikaleko matrikulazio epea zabalik egongo da. Idazkaritza ordutegia honakoa izango da: astelehenetik eguenera 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta, egubakoitzetan, 16:00etatik 19:00etara. Informazio gehiagorako, 626 583 117 telefonora deitu (Edorta Aiastui).