Aldaketak asteburuan Arrasateko komertzioentzat hondakinak botatzerako orduan

Ainhoa Arana 2020ko ira. 3a, 16:02

Merkemerkaua egingo da zapatu honetan, irailak 5, Arrasateko kaleetan zehar. Hori dela eta Arrasateko dendariek adi ibili beharko dute zaborra ateratzerako orduan.

Arrasateko kaleetean zehar jarriko dituzte azokaren postuak, eta ondorioz, kartoiaren eta organikoaren bilketa egiten duten kamioiak ezingo dira alde zaharrean ibili. Dendariek beraz, kartoiaren eta organikoaren bilaketa zerbitzua erabili nahi izanez gero, bi edukiontzi horiek gertuen dituzten edukiotzietara eraman beharko dituzte 10:00ak baino lehen. Goizean pasatuko da kamioia bertatik eta hondakinak jaso ondoren, bakoitzaren edukiontzia  bueltan eraman beharko du bere komertziora. Aldaketa honek kale batzuetako komertzioei bakarrik eragiten die: Zerkaosteta, Iturriotz, Erdiko kale, Ferrerias eta Olarte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak