Herriko ikastetxeek espazio gehiago behar badute, La Merced erabilgai izango dute

Xabi Gorostidi 2020ko ira. 2a, 13:40

Udal Gobernuak eta eraikinaren jabe diren mojek akordioa lortu dute, eraikina herriko ikastetxeen zerbitzura egon dadin. EUDELek lankidetza eskaera luzatu zien Udalei haur eta nerabeen eskolatze presentziala bermatuko duten udal-espazio publikoak identifikatzeko. Zentzu horretan mojen atea jo zuen Udalak eta baiezkoarekin erantzun diete. 

"Arrasateko Udalak egoera aztertu, eta HH. Mercedarias de la Caridad mojekin jarri zen harremanetan, La Merced ikastetxea kokatu zen eraikina, hala behar balitz, erabiltzeko baimena eskatzeko. Udalaren ustez eraikin hori da eskola-beharrei egokien moldatzen dena. Mojek baiezkoa erantzun diote Udalaren eskaerari, eta hortaz, Arrasateko hezkuntza komunitateak, eskola-ikasturtea normaltasun berrian garatu ahal izateko La Merced eraikina izango du eskura, beharrezkoa izango balitz erabili ahal izateko" azaldu du Udalak ohar bidez.

Era berean, erakutsitako prestutasungatik "eskerrak" eman dizkiete mojei, eta eskolaratzea segurtasunez egiteko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren aholkuak betetzeko deia ere zabaldu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak