Irailaren 7an irekiko dute Uarkapeko gimnasioa, ohiko ordutegiarekin

Eneko Azurmendi 2020ko abu. 31a, 16:04

Astelehenetik egubakoitzera 06:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Asteburuetan, aldiz, 08:30etik 13:30era. Bestalde, kuoten itzulketa iraileko lehen astean egingo dute.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, Uarkapeko gimnasioaren erabileran osasun segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dituzte: espazioen hainbat egokitzapen egin dituzte, erabiltzaileen noranzkoak markatuko dituzte, edukierak murriztu dituzte, material higienikoa eskainiko diete erabiltzaileei eta instalazioa garbitu eta desinfektatzeko maiztasuna areagotu dute.

Bestalde, Arrasateko kirol instalazioak itxita egon ziren denborari proportzionala den diru itzulketa egingo diete urteko abonua duten erabiltzaileei. Halaber, martxoko ikastaro eta hileko abonuen itzulketak ekainaren hasieran egin zituzten.

Horrez gain, Musakola kiroldegiko kardio gimnasioa itxita egongo da bihar, martitzena, 15:00ak arte, kantxan egokitutako makinak lehen pisuan moldatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak