Pelikula 1985. urtean kokatzen da, "Euskadi zahar, borrokalari eta aztoratu" batean. "Nire haurtzaroa itzuliko naiz. Hazi nintzen kale horietara. Istorio honen helburua da hamabi urteko lau haurren ikuspegitik aztertzea 1980ko hamarkadako Euskadi hura. Aztarna handia utzi zidan garaia izan zen", esan du Manu Gomezek.
Protagonista gazteenak Asier Flores, Aitor Calderon, Miguel Rivera eta Hugo Garcia izango dira. Haiekin batera egongo dira Yon Gonzalez, Marian Alvarez, Luis Callejo, Pilar Gomez, Mirari Isasi, Josean Bengoetxea eta Eriz Alberdi, besteak beste.
Zuzendaritza hasiberriaren alde
Manu Gomezen lehen film luzea La Canica Filmsek ekoitziko du, Beatriz Bogedas buru izanik. "Zuzendaritza hasiberriaren aldeko apustu egin dugu oraingoan ere. Betidanik izan dut lehentasun, hori ekoizle gisa egin dudan ibilbidean".
Tarde para la ira, La vida inesperada eta ¿A quién te llevarías a una isla desierta? dira Bodegasek ekoitzitako pelikula batzuk.